XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Batek zion basoilarra zela; bertzeak zerasan buzoka zela; hunek ez zuen duda-mudarik kardamirua zela; hura arras segur zen gotzurria zela.

Eta mihiak zohazin... zohazin... lauhazka!.

Chantchok, bizkitartean, beharri-chilorat biz-pa-hirur adichkideri menturatu zeien: perruketa bat zela delako zoria: Bainan orok baltsan bihurtu zioten: Aampiuml;ampiuml;...ba!" halako aire minthu batekin nun komprenitu baitzuen zuhurra zukeela aburu horren uztea.

Gehienen ustekundea zen debrua bera zela ifernu-zolatik ethorria: luma gorri heiek... mosko kakola hura... aztapar heiek... eta bereziki kalaka hura... norenak zitazkeen baizen-eta Galtcha-gorrirenak.

Eta Mariun Mutchurdin ari zen zeinha eta zeinha... ez baitzuen iduri hanbateko griña zuela gure zoriak!.

Azkenean alkate jaunari gaztiatu zioten zer zen gerthatzen... zori bitxi bere gisako batek herria dena asaldaturik zaukala!.

Herriko-muthila, behar-orduko, berekin harturik, bi jautziz bere populuaren erdian zen jaun alkatea.

Bi behako: bat eliza-dorreari eta bertzea inguruan zuen jendetzeari, eta zer zen egiteko ikusia zuen, zer zuen egiten ahal asmatua zen....

Ez baitzen haatik pikaren azken umea Azkonchiloko jaun alkatea!!!.

Begia zorrotz eta burua zut, herriko-muthilari erran zion: Goazen!.

Eta, briu-brau, elizari buruz abiatu ziren, biek bat egin balute bezala, Azkonchilotarrek, behin oraino, miretsi baitzuten jaun alkatearen larderia.

Heineratu ziren bezain laster, gure bi gizonak hala gelditu ziren nola baitziren abiatu... biak batean, bata bertzeari josiak, lothuak izan balire bezala-bezala.

Brast! jaun alkateak makhila altchatu zuen zizparen pare soinerat eta zoria arthoski giñatu, mathelak airez ederki hantu ondoan, herriko-muthilak hedoietan harat igorten zuelarik pamp! bat hain ozena nun han zen jendetze guziari zainetan goiti-beheiti ibili baitzitzaion latzdura bat gaitza.

Nolaz bada ez zen zoria han berean erhausturik baratu, Azkonchilotarrek hori ezin konprenitua daukate oraino.